Iragana bizirik dago oraindik?
Trauma ez da gertatutakoa gogoratzea soilik; gertatutakoa zure gorputzean orain dituen ondorioak baizik. Berreskuratu zure segurtasuna EMDR eta ACT terapien bidez.

Zer da trauma?
Traumarekin bizitzea ez da “oroitzapen txar bat” izatea.
Zure alarma-sistema piztuta eta trabatuta geratzea da. Mundua, edo zure gorputza, leku segurua ez dela sentitzea da. Iragana atzean geratu ez dela sentitzea; sentsazio fisikoen, blokeoen edo gainezka egiten dizuten emozioen bidez.
– “Zergatik jarraitzen dut horrela erreakzionatzen, orain ondo banago?”
– “Zergatik sentitzen naiz maite ditudan gauzetatik deskonektatuta ?”
– “Eta inoiz ez badut berriro lasai egotea lortzen?”
Trauma ez da ahultasun seinale bat, zure garunak bizirauteko garatu duen erantzuna baizik. Antton naz eta trauma modu sakonean lantzeko tresna eraginkorrenean espezializatu naiz: EMDR.


Nola lan egingo dugu elkarrekin?
Trauma gertatzen denean, esperientzia hori modu fragmentatuan eta “izoztuta” geratzen da garunean. Horren aurrean hau da lan egiteko modua:
– Iragana prozesatu EMDR bidez: Ez gara oroitzapenez hitz egitera mugatuko. EMDR teknikaren bidez, zure garunari lagunduko diogu “blokeatuta” geratu ziren oroitzapen horiek prozesatzen. Helburua oroitzapenak bere karga emozional gogorra galtzea da, gaur eraginik egin ez diezazun.
– Zure tolerantzia-leihoa zabaldu: Pausoz pauso, zure emozioak erregulatzen eta zure gorputzean berriro seguru sentitzen ikasiko duzu. Sentsazio fisikoak nabaritzen ikasiko dugu, haiek zu menderatu gabe.
– Baloreek gidatutako bizitza (ACT): Zure erabakiak biziraupen-modutik (beldurretik) hartzeari utziko diozu, eta gaur egun zuretzako garrantzitsua denaren arabera (baloreak) hartzen hasiko zara. Iraganak ez da zure bidea gidatzeari utzi ahal dio.
Emaitza: askatasuna
Azken helburua ez da oroitzapenak desagertzea, gaur egun duten indarra galtzea baizik:
– Zure gorputzean lasai egotea: Zure azalean eroso sentitzea, barneko alarmek zu gobernatu gabe.
– Orainean bizitzea: Atzera begiratu ahal izatea eta gertatutakoa istorio bat dela ikustea, gaur egun definitzen edo kontrolatzen ez zaituen istorio bat.
– Berriro konektatzea: Besteengan konfiantza izateko eta harremanez gozatzeko gaitasuna berreskuratzea, hiperbigilantzia alde batera utzita.

