Zure burua itzaltzen ez den irrati bat dela sentitzen duzu?
Berreskuratu zure bizitzaren kontrola eta utzi “alarma egoeran” bizitzeari.
Antsietatean espezializatutako terapia ACT ikuspegiarekin.

Nola da antsietatearekin bizitzea?
Goizero, zergatik den jakin gabe, urdailean korapilo bat izatea da. Zure burua “eta… balitz?” amaigabe batean harrapatuta egotea da, non dena hondamendi batean bukatzen den. Etorkizuna leku arriskutsu bat dela sentitzea da, eta zure misio bakarra gertatuko ez den ezbehar bat saihestea dela sinestea.
– Zure gorputza eguneko 24 bizirauteko moduan dagoela sentitzen duzu?
– Maite dituzun gauzak egiteari utzi diozu, nola sentituko zaren beldurrez?
– Kezkatzeari uzten badiozu zerbait txarra gertatuko dela uste duzu?
Antton Elorriaga naiz sentzazio hori ondo ezagutzen duen terapeuta, eta badakit antsietatea ez dela joaten “kontrolatzen” saiatzeagatik. Berarekin duzun harremana aldatuz baizik.


Nola tratatzen dudan
Kontsultan, ez dugu beldurra logikarekin “ezabatuko”, antsietateak ez baitu arrazoirik ulertzen. ACT (Onarpen eta Konpromiso Terapia) erabiliko dugu, ebidentzia zientifikoa duen tresna, honako hau ikas dezazun:
– Ez zara zure pentsamenduak: Defusioaren bidez, zure pentsamenduak hitz hutsak direla ikusiko duzu, ez bete beharreko aginduak.
– Emozioari lekua egiten: Antsietatea zure gorputzean nabaritzen ikasiko duzu, blokeatu gabe, zure tolerantzia-leihoa berreskuratuz.
– Baloreen arabera jokatzen: “Txarto ez sentitzeko” erabakiak hartzeari utziko diozu, eta “ondo bizitzeko” erabakiak hartzen hasiko zara.
Emaitza: zuk agintzen duzu zure bizitzan
Helburua ez da antsietate maila jaistea soilik. Honako hau lortzea da:
– Orainaz gozatzea, gero gertatuko denaren zain egon gabe.
– Erabakiak askatasunez hartzea, ziurgabetasuna bizitzaren parte dela onartuz.
– Zure energia berreskuratzea, pentsamenduen aurka borrokatzen gastatzen duzun hori.
“Ez da beharrezkoa antsietatea guztiz desagertzea nahi duzun bizitza eraikitzen hasteko.”

